Hasteko, neutrala izatea gauza oso zaila dela uste dut. Ikasgela batean zure iritziak zer nolako ondorioak izan ditzakeen inoiz ez baitugu jakingo. Nire ustez, irakasle guztiak galtzen dute neutraltasuna klaseetan eta beti ematen dute beren iritzia.
Nire ustez, bakoitzaren iritzia emateak ondorio txarrak izan ditzakeenez, hobe izango litzateke neutraltasunez jokatzea eta bakoitzaren iritzia norbaitek eskatzen badizu bakarka berari azaltzea. Izan ere, haur bakoitzak kezka desberdinak izan ditzake eta batzuei aholku bat iruditzen zaien iritzia, beste batzuentzat ez da egokia izango edo ondorio larriak izan ditzake.
Amaitzeko, ni irakasle izaten naizenean neutrala izatea gustatuko litzaidake, nire ikasleek beraien iritzia emanez bata bestearengandik ikastea eta ez nik emandako iritziengandik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario