Hasteko, metodologiari dagokionez, taldeka lan egitea onuragarria dela deritzot. Denen artean, gehiago ikasten delako bakarka gauzak eginez baino.
Irakasleari dagokionez, motibazioa sustatu behar du. Motibaziorik gabe, ikasleei ikasteko eta adi egoteko gogorik gabe egoten baitira. Motibazioa oso tresna garrantzitsua dela uste dut etorkizunerako, izan ere, nik ikasten nuenean ez nuen motibaziorik jasotzen eta askotan, horren beharra sumatzen nuen.
Testuinguruari dagokionez, oso garrantzitsua da inguruaren eragina haur batentzat. Ikastolako beste haurrek egiten dutena eta esaten dutena, gurasoek esaten diotena... oso garrantzitsuak dira haurrentzan. Horrez gain, guk, irakasleek, haurrengan eragin izugarria dugula uste dut, izan ere, denbora asko igaroten dugu beraiekin.
Materialari dagokionez, testu-liburuei garrantzi gutxiago eman behar zaiela uste dut eta beste metodologia batzuk erabiltzen hasi. Adibidez: fitxak, taldekako elkarrizketak...
Didaktika Orokorra
Has gaitezen bidea egiten.
lunes, 23 de abril de 2012
Nola irakatsi digute gaur egun arte?
Nik gogoratzen dudanaren arabera, gaur egun arte testu-liburuen bitarten irakasten ziguten. Ikasgelan sartu, bakoitza bere lekuan eseri eta irakaslea testuliburuko teoria esplikatzen asten zen. Gu bitartean berari entzunez egoten giñen, eta lanak taldeka egin beharrean bakarka egiten genituen. Mahaiak "U" forman ezarrita zeuden, beraz, ondokoekin soilik hiz egiten zen.
Ebaluatzerako orduan, alde batetik, etxeko lanen bidez ebaluatzen zuten. Etxeko lanak egiten genituenean, positibo bat ezartzen ziguten eta ez genituenean egiten berriz, negatiboa. Horrez gain, azterketak egiten genituen. Azterketa horiek, gutxi, nahiko, ongi, oso ongi edo bikainen bidez puntuatzen ziren.
Ni lehen hezkuntzan nengoenean, ez nuen metodologia berezirik erabiltzen, hala ere, batzuetan ariketa batzuk taldeka egiten genituen.
lunes, 12 de marzo de 2012
Zer desberdintasun dago neutrala izatetik objetiboa izatera?
Pertsona neutrala izatea, bakoitzak bere iritzirik ez emateari dagokio, besteen iritziak entzutea eta zu iritzi guztien erdialdean egotea, zure iritziak haurrengan izan ditzakeen ondorio txarrei aurre egiteko.
Objetiboa izatea berriz, bakoitzak duen pentsatzeko modu edo sentitzeko moduari dagokio. Bakoitzaren iritzia, objetiboa da.
Objetiboa izatea berriz, bakoitzak duen pentsatzeko modu edo sentitzeko moduari dagokio. Bakoitzaren iritzia, objetiboa da.
Neutralak izan gaitezke hezkuntzan?
Hasteko, neutrala izatea gauza oso zaila dela uste dut. Ikasgela batean zure iritziak zer nolako ondorioak izan ditzakeen inoiz ez baitugu jakingo. Nire ustez, irakasle guztiak galtzen dute neutraltasuna klaseetan eta beti ematen dute beren iritzia.
Nire ustez, bakoitzaren iritzia emateak ondorio txarrak izan ditzakeenez, hobe izango litzateke neutraltasunez jokatzea eta bakoitzaren iritzia norbaitek eskatzen badizu bakarka berari azaltzea. Izan ere, haur bakoitzak kezka desberdinak izan ditzake eta batzuei aholku bat iruditzen zaien iritzia, beste batzuentzat ez da egokia izango edo ondorio larriak izan ditzake.
Amaitzeko, ni irakasle izaten naizenean neutrala izatea gustatuko litzaidake, nire ikasleek beraien iritzia emanez bata bestearengandik ikastea eta ez nik emandako iritziengandik.

Hezkuntza- kultura- gizarteratzea
Nire iritziz, hezkuntza kultura desberdin bakoitzean dagoen ikasketa modu desberdina da. Ikasketa prozesu bat jasotzea, txikitatik hil arteko dena, hezkuntza jarraitu bat. Bizitza osoan ikasten baitugu zerbait.
Kultura berriz, herrialde bakoitzeko ohiturak, jazteko erak, hizkuntzak... hartzen dute parte bertan eta hezkuntzaren eraginez, kultura jaso duen hezkuntzaren araberakoa izango dela uste dut.
Gizarteratzea berriz, herrialde bateko kultura eta hezkuntzaren barnean egokiturik egokitua dela uste dut, herrialde bateko partaide izatea, herrialdeko gizartean parte hartzeari dagokiola uste dut. Gizarteratzea, herrialde bateko hezkuntza eta kultura jasotzean gertatzen dela deritzot.

martes, 14 de febrero de 2012
Zein eremutan arituko naiz ni?( Hezkuntza formala edo ez-formala)
Ikasgelan Continuidad y complementariedad entre la educación formal y no formal
irakurgaia irakurri ondoren, galdera honi erantzuteko orduan, argi
daukat nik zer nahiko nukeen. Nik, hezkuntza ez-formalean aritu nahiko
nuke, baina eskoletan curriculum bat jarraitu behar denez ezingo nuke
nik nahi dudan bezalako klaserik eman. Izan ere, curriculumean edukiak
ezarririk daude eta baita ebaluazio irizpideak eta helburuak.
Hala ere, nik nahiko nukeen hezkuntza ez-formala izango litzateke. Hain
zuzen ere, gaietan aniztasun handiagoa dagoelako, metodologia malguagoa
duelako, talde-lana bultzatzen delako, leku irekietan ematen
delako...Beraz, nik ezaugarri guzti horiek dituen hezkuntza bat nahi
dut, edukiak transmititzeaz gain ezaugarri horiek kontutan hartuko
dituen hezkuntza bat.
viernes, 3 de febrero de 2012
2.Ariketa: Hezkuntza eremuak
2012ko urtarrilak 31n 2.ariketa egiteari ekin genion. Hasteko, Continuidad y complementariedad entre la educación formal y no formal irakurgaia irakurri genuen.
Ondoren, irakurgai horri buruzko hiru jarduera egin behar izan genituen. Lehenik eta behin, irakurgaian oinarrituta, hezkuntza formal eta ez formalari buruzko kontzeptu mapa egin genuen.
Horrez gain, hamabi Irudien analisia eta sailkapena egin genuen kontzeptu mapa erabiliz. Azkenik, Hezkuntza formal eta ez formalaren banaketarako irizpideen idazketa egin genuen.
Hauexek dira guk ezarri genituen banaketarako irizpideak:

Hezkuntza
formala eta ez-formala bereizteko ez dago erregelarik, baina beraien
artean desberdintasun batzuk daude, esaterako:
-Formala:
hezkuntza legeak arautzen du, eta titulua jasotzen da, derrigorrezkoa
da eta normalean espazio konkretu batzuetan ematen da (eskolan,
unibertsitatean…).
-
Ez-formala: titulu gabekoa, gizarteko beharrak asetzeko, askoz ere
malguagoa eta espazioa irekiagoa eta aldakorragoa (museoak,
liburutegiak…).
Suscribirse a:
Entradas (Atom)