Paper-zorroa

Hasteko, esan nahiko nuke, irakasleak blogean idatzi behar genuela esan zigunean, ideia gustatu zitzaidan, izan ere ordenagailuan ibiltzea asko gustatzen zait eta trebetasuna dudala uste dut. Baina bloga ireki eta idaztera nindoan bakoitzean, zer esan ez nekiela gelditzen nintzen. Zer idatzi behar nuen jakin gabe, galdurik.

Hala ere, esfortzua eginez gaur beingoz idazteari ekin diot, gaizki edo ondo, baina paper-zorroa betetzeari ekin diot. Oraindik ez dakit ziur zer jarri behar dudan emen baina gaur, nire iritzia emango dizuet orain arte didaktikako klasean egin dugun guztiari buruz.

Lehenik eta behin, taldeka lan egiteari buruz hitz egingo dizuet. Unibertsitatera iritsi aurretik, ez nuen ia inoiz taldeka lan egin, beraz, unibertsitateko bizitza berria da niretzat eta beste askorentzat ere bai. Egia esan, ez nuen uste taldeka lan egitea hain onuragarria izango zenik. Gogoko dut beste ikaskideen iritziak entzutea eta denen artean soluzio bat bilatzea arazo guztiei. Oso gustura nabil talde lan guztietan eta horrela jarraitzea gustatuko litzaidake.

Beste alde batetik, irakasleak ezarritako proiektuaren inguruan hitz egingo dut. Hasiera batean, proiektuaren ideia gogorra iruditu zitzaidan eta galduta sentitzen nintzen, zer egin ez nekiela. Baina asteak joan ahala, proiektuari adarretatik heldu eta aurrera egin dugu. Ikas-komunitateen lanaren emaitza, guk hasieran uste baino hobeagoa eta onuragarriagoa izan dela uste dut. Izan ere, asko ikasi dugu bai taldeka jardutearen inguruan eta baita ikas-komunitateen inguruan ere. Horrez gain, interneten eta beste baliabide batzuetan zegoen informazio guztiaz baliatuz, garrantzitsuena aukeratzen ikasi dugu.

Proiektuaren amaierako hizketaldia, gauza berria da guztiontzat baina polita izango dela uste dut, denon partetik jarrita grabaketa polit bat lortuko dugula deritzot.

Asteburu honetan, nire kuadrilako lagunekin txikitako pasarteen inguruan hitz egiten aritu nintzen. Pasarte horiek, ahaztezinak izango dira guztientzat. Nire lagun batek esaten zuen: " nire haurtzaroa zoragarria izan zen, berriz ere bertan egon nahiko nuke". Pentsatzen jarrita, nik ere bertan egon nahiko nukeela uste dut, baina gauzak asko aldatu dira. Orain, nire txikitako eskolara sartu bezain laster, oroitzapenak datorzkit burura, baina gauzak aldaturik daude. Nire lagunek, dena lehen bezela ikusi nahi badute ere, nik uste dut, asko hobetu direla eskolak eta aurrerapen handiak egin dituztela. Orain, zorrotzagoa da dena, lehen askatasun handiagoa zegoen nahi genuena egiteko orain baino. Nire eskolan, egun oso onak igaro ditut baina orain dagoen disziplina egokiagoa dela deritzot. Taldeka egiten dute lan, ez diete horrenbesteko garrantzia ematen liburuei, haurren iritziak kontuan hartzen dituzte.... Lehenago esan bezala, ikastolen egoerak aurrerapen bortitza izan duela uste dut eta pozik nago. Nire haurtzaroko eskolak, gaur egun,  eskeintza desberdinak egiten dituzte bai haur eta bai gurasoen egoerak hobetu daitezen. Adibidez, garraioa, jangela, kultur ekintzak, goizeko eskola, kirolak.... Horrez gain, badituzte baliabide pedagogikoak ere, liburutegia, musika, antzerkia, bertsolaritza, adarra irratia, tailerrak, Aballarri aldizkaria, sarean ikasten....
Oroitzapen ederrak dauzkadala argi geratu dela uste dut. Hona emen nire haurtzaroko eskolen argazki bat:

web ikastola

Nire eskolari buruz hitz egin ondoren, ni eta nire taldea ikustera joan ginen ikastolaren inguruan hitz egitea gustatuko litzaidake. Hernaniko Elizatxo ikastolako matematikako klase bat ikusten egon ginen. Bertan oso harrera ona egin ziguten bai irakasle eta baita ikasleek ere. Ikasgelan, launakako taldeetan esertzen ziren eta metodologia desberdinak erabiltzen zituzten ariketak egiteko orduan. Adibidez, gu joan ginenean, 1 2 4 metodologia erabili zuten. Metodologia horrekin, lehenengo bakarka egiten zituen bakoitzak bere ariketak, ondoren binaka konprobatzen zuten ariketa eta azkenik, lau parteideen artean konprobatzen zuten ariketa ongi edo gaizki zegoen. Fitxa batzuen bidez egiten zituzten problemak eta problemetan erantzuna jartzea gain, erantzun horretara nola iritsi ziren ezartzen zuten. 
Gelako giroa asko gustatu zitzaidan, irakasleak oso ongi egiten zuen bere lana eta laguntza handia ematen zien bere ikasleei. Horrez gain, aipatu nahiko nuke, ikasgelan arazoak zituen ume bat zegoela eta bera ez zuten alde batean uzten, taldean integraturik zegoen eta laguntza handia ematen zieten bai bere ikasgelako lagunek eta baita irakasleak ere.


Etorkizunari begira, esan nahiko nuke, gauza ez dudala oso argi ikusten. Hasteko, ez nago batere ados hezkuntzan eman diren murrizketa horiekin. Denen helburua, gustatzen zaizkigun ikasketak burutzea dela uste dut eta unibertsitatekoei egin zaizkien aldaketa horiengatik, jende askok ezingo ditu ordaindu bere seme-alabentzako ikasketak, gehienbat, krisiaren eragina jasan duten guztiek. 


Horrez gain, orain ikasten hari garenok, etorkizunean lana edukiko ote dugu? gauzak okerrera egingo dute? edo eta, hobetu egingo da Euskal Herriko egoera?


Galdera asko, erantzunik gabe, denborarerik erantzun ahal izango ditut. Hala ere, has gaitezen etorkizun berri baten bidea egiten, has gaitezen denen artean gure eskubideak aldarrikatzen egoera honek hobera egin dezan.


Ni konturatzerako iritsi da ikasturte amaiera, amaitu dugu lan modularra eta orain burubelarri ikasten ari gara. Egia esan, oraindik batzuetan ez dut sinisten betidanik amestu izan dudana ikasten ari naizenik. Baina bai, egia da, irakasle izango naiz eta poz handiarekin igaro dut lehenengo ikasturte hau. Jende asko gelditu da kanpoan karrera hau egin ezinik eta pozik nago, pozik bertan nagoelako, pozik nahi dudana ikasten ari naizelako.

Konturatzerako iritsi dira azterketak berriz ere eta denak nerbioak airean ditugula gabiltza, ezin jakin zer galdetuko duten, ezin jakin beraiek gutaz pentsatzen dutena... egia esan, kaka eginda nago, baina ahal dudana egingo dut dena nota onarekin gainditzeko.

Klasekideak, zer esan beraien inguruan. Denekin konfiantza ez daukadan arren, batzuekin laguntasun eder baten hasiera hasi dudala badakit eta denbora luzerako izan dezala espero dut. Lagunetaz hitz egiten hasi eta lagunak izatearen garrantzia datorkit burura. Bulling-a, hitz hori gorroto dut, gorroto dut jendeak norbait alde batera uztea, gorroto dut jendeak besteak diren bezela ez onartzea. Denok edo gehienok jasan izan dugu mota desberdinetako erasorenbat beti eta seguru nago inorri ez zaiola hori gustatzen. Lagunak, munduko gauzarik ederrena dira familiarekin batera eta lagunak nonnahi aurki daitezkeela jakitea nahi nuke, bulling-a jasanda ere irtenbidea badagoela, beti egongo da norbait zuri laguntzeko, zuri babesa emateko. 

Gogotsu nago hurrengo ikasturterako, eta baita praktikak egiteko ere. Teoria garrantzitsua bada ere, praktikak garrantzi gehiago duela uste dut. Bertan ikusten baita ikastola bateko errealitatea, haurrek bizi duten errealitatea. 

Ikasturtea amaitu da eta blogarekin amaitzeko ordua ere iritsi da. Tresna erabilgarria iruditu zait gure ikasketa prozesua aurrera eramateko. Hurrengo urteetan ere, tresna hau erabiltzeko aukera izan nahiko nuke, horrela, gauza gehiago idatziko nituzte eta gehiago ikasiko nuke.

Didaktika orokorra irakasgaiak, hezkuntzaren alderdi berri bat ikustarazten lagundu dit eta nire etorkizuna argiago ikusten. 

Ondo segi denak!












2 comentarios:

  1. Kaixo Leire, komentario hau blogean sartzeko zen, ez paper-zorroan. Ahal dezunian aldatu eta sarrera moduan egin. Eskerrik asko!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Leire, iritzia ematea ondo dago, baina ez mugatu honetara. Ea beste arguidorik topatzen duzun zure ikaskuntza prozesua zein den azaltzeko. Animo!

    ResponderEliminar