martes, 14 de febrero de 2012

Zein eremutan arituko naiz ni?( Hezkuntza formala edo ez-formala)


Ikasgelan Continuidad y complementariedad entre la educación formal y no formal irakurgaia irakurri ondoren, galdera honi erantzuteko orduan, argi daukat nik zer nahiko nukeen. Nik, hezkuntza ez-formalean aritu nahiko nuke, baina eskoletan curriculum bat jarraitu behar denez ezingo nuke nik nahi dudan bezalako klaserik eman. Izan ere, curriculumean edukiak ezarririk daude eta baita ebaluazio irizpideak eta helburuak.
Hala ere, nik nahiko nukeen hezkuntza ez-formala izango litzateke. Hain zuzen ere, gaietan aniztasun handiagoa dagoelako, metodologia malguagoa duelako, talde-lana bultzatzen delako, leku irekietan ematen delako...Beraz, nik ezaugarri guzti horiek dituen hezkuntza bat nahi dut, edukiak transmititzeaz gain ezaugarri horiek kontutan hartuko dituen hezkuntza bat.

viernes, 3 de febrero de 2012

2.Ariketa: Hezkuntza eremuak

2012ko urtarrilak 31n 2.ariketa egiteari ekin genion. Hasteko, Continuidad y complementariedad entre la educación formal y no formal irakurgaia irakurri genuen. 

Ondoren, irakurgai horri buruzko hiru jarduera egin behar izan genituen. Lehenik eta behin,  irakurgaian oinarrituta, hezkuntza formal eta ez formalari buruzko kontzeptu mapa egin genuen.  
Horrez gain, hamabi Irudien analisia eta sailkapena egin genuen kontzeptu mapa erabiliz. Azkenik, Hezkuntza formal eta ez formalaren banaketarako irizpideen idazketa egin genuen. 

Hauexek dira guk ezarri genituen banaketarako irizpideak: 

Hezkuntza formala eta ez-formala bereizteko ez dago erregelarik, baina beraien artean desberdintasun batzuk daude, esaterako:

-Formala: hezkuntza legeak arautzen du, eta titulua jasotzen da, derrigorrezkoa da eta normalean espazio konkretu batzuetan ematen da (eskolan, unibertsitatean…).

- Ez-formala: titulu gabekoa, gizarteko beharrak asetzeko, askoz ere malguagoa eta espazioa irekiagoa eta aldakorragoa (museoak, liburutegiak…).