2012ko urtarrilaren 26an klaseko lehen eguna zenez, kontzeptu batzuen inguruko definizioa ematen saiatu behar izan genuen eta definizio horiek poster batean txertatu genituen.
Kontzeptuak hauek ziren:
- Zer da hezkuntza- Zer transmititzen du hezkuntzak
- Nortzuk dira hezituak eta nortzuk hezitzaileak
- Non ematen da hezkuntza
- Zer da didaktika
- Zer da pedagogia
Taldeka banatu behar izan genuen eta nire taldeari Non ematen da hezkuntza? galderari erantzutea tokatu zitzaigun. Poster horretan, hezkuntza bai eskolan, bai lagunekin, bai kalean, bai komunikabideetan, bai familian...ematen zela adierazi genuen, beraz, hezkuntza non nahi ematen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario