Ondoren, irakurgai horri buruzko hiru jarduera egin behar izan genituen. Lehenik eta behin, irakurgaian oinarrituta, hezkuntza formal eta ez formalari buruzko kontzeptu mapa egin genuen.
Horrez gain, hamabi Irudien analisia eta sailkapena egin genuen kontzeptu mapa erabiliz. Azkenik, Hezkuntza formal eta ez formalaren banaketarako irizpideen idazketa egin genuen.
Hauexek dira guk ezarri genituen banaketarako irizpideak:
Hezkuntza
formala eta ez-formala bereizteko ez dago erregelarik, baina beraien
artean desberdintasun batzuk daude, esaterako:
-Formala:
hezkuntza legeak arautzen du, eta titulua jasotzen da, derrigorrezkoa
da eta normalean espazio konkretu batzuetan ematen da (eskolan,
unibertsitatean…).
-
Ez-formala: titulu gabekoa, gizarteko beharrak asetzeko, askoz ere
malguagoa eta espazioa irekiagoa eta aldakorragoa (museoak,
liburutegiak…).
No hay comentarios:
Publicar un comentario