Ikasgelan Continuidad y complementariedad entre la educación formal y no formal
irakurgaia irakurri ondoren, galdera honi erantzuteko orduan, argi
daukat nik zer nahiko nukeen. Nik, hezkuntza ez-formalean aritu nahiko
nuke, baina eskoletan curriculum bat jarraitu behar denez ezingo nuke
nik nahi dudan bezalako klaserik eman. Izan ere, curriculumean edukiak
ezarririk daude eta baita ebaluazio irizpideak eta helburuak.
Hala ere, nik nahiko nukeen hezkuntza ez-formala izango litzateke. Hain
zuzen ere, gaietan aniztasun handiagoa dagoelako, metodologia malguagoa
duelako, talde-lana bultzatzen delako, leku irekietan ematen
delako...Beraz, nik ezaugarri guzti horiek dituen hezkuntza bat nahi
dut, edukiak transmititzeaz gain ezaugarri horiek kontutan hartuko
dituen hezkuntza bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario