lunes, 23 de abril de 2012

Nola irakatsi digute gaur egun arte?

          Nik gogoratzen dudanaren arabera, gaur egun arte testu-liburuen bitarten irakasten ziguten. Ikasgelan sartu, bakoitza bere lekuan eseri eta irakaslea testuliburuko teoria esplikatzen asten zen. Gu bitartean berari entzunez egoten giñen, eta lanak taldeka egin beharrean bakarka egiten genituen. Mahaiak "U" forman ezarrita zeuden, beraz, ondokoekin soilik hiz egiten zen.
        Ebaluatzerako orduan, alde batetik, etxeko lanen bidez ebaluatzen zuten. Etxeko lanak egiten genituenean, positibo bat ezartzen ziguten eta ez genituenean egiten berriz, negatiboa. Horrez gain, azterketak egiten genituen. Azterketa horiek, gutxi, nahiko, ongi, oso ongi edo bikainen bidez puntuatzen ziren.
       Ni lehen hezkuntzan nengoenean, ez nuen metodologia berezirik erabiltzen, hala ere, batzuetan ariketa batzuk taldeka egiten genituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario