Hasteko, metodologiari dagokionez, taldeka lan egitea onuragarria dela deritzot. Denen artean, gehiago ikasten delako bakarka gauzak eginez baino.
Irakasleari dagokionez, motibazioa sustatu behar du. Motibaziorik gabe, ikasleei ikasteko eta adi egoteko gogorik gabe egoten baitira. Motibazioa oso tresna garrantzitsua dela uste dut etorkizunerako, izan ere, nik ikasten nuenean ez nuen motibaziorik jasotzen eta askotan, horren beharra sumatzen nuen.
Testuinguruari dagokionez, oso garrantzitsua da inguruaren eragina haur batentzat. Ikastolako beste haurrek egiten dutena eta esaten dutena, gurasoek esaten diotena... oso garrantzitsuak dira haurrentzan. Horrez gain, guk, irakasleek, haurrengan eragin izugarria dugula uste dut, izan ere, denbora asko igaroten dugu beraiekin.
Materialari dagokionez, testu-liburuei garrantzi gutxiago eman behar zaiela uste dut eta beste metodologia batzuk erabiltzen hasi. Adibidez: fitxak, taldekako elkarrizketak...
No hay comentarios:
Publicar un comentario